MUNDUKO PARKE PUZGARRIRIK HANDIENA GARBERARAIRITSIKO DA UDA HONETAN

Garberak, familia osorako esperientzia paregabeen eta sinestezinen sorkuntzarekin duen konpromisoan, FUNBOX, munduko jolas-parke puzgarririk handiena, ekarriko du lehen aldiz Donostiara. FUNBOX Garberara iritsiko familia osoarentzako alaitasuna eta entretenimendua bermatuz uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.

FUNBOX, familiek ondo pasatzeko modua eraldatzeko konpromisoarekin sortu zen, parke puzgarri batean esperientziarik onena sortuz eta elkarrekin partekatzeko dibertsio eta abentura oasia eskainiz, helduenei haurtzaroko ametsak berpizteko eta haurtzarora itzultzeko aukera emanez. FUNBOX dibertimendurako 4.000 m²-ko espazioa da, eta bertan 10 jolas-eremurekin konektatutako jauzietarako eremuak daude. Parkeko txoko bakoitza kontu handiz diseinatuta dago bisitari guztiengan emozio handiak eragiteko, benetan toki paregabea eta ezinbesteko helmuga bihurtuz, bai familientzat, bai adin guztietako jendearentzat.

Bertan puzgarri erakargarriak, txirristak eta erronkaz beteriko labirintoak aurki daitezke, hala nola Mendi Erronka, Battle Beam, Oztopo Lasterketa, Gumball Gallop eta Ninja Wall. 7 metroko altuera duen txirrista nabarmentzen da bereziki. Horrez gain, parkeak berdeguneak, atsedenlekuak eta esperientzia osatzen duen gaikako girotze zoragarria ditu.

PREZIOA

16 €

⚠️EROSI HEMEN zure sarrera, eta, ORAIN egiten baduzu, irteera-prezio berezi batez balia zaitezke

2 urtetik beherako haurrek ez dute sarrerarik ordaintzen

12 urtetik beherako haurrek heldu batekin ibili beharko dute FUNBOXen barruan

IRAUPENA

90 minutu paseko