ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZAK

Webgunea, App-a eta Fidelizazio Programa

AZKEN EGUNERAKETA: 2024ko martxoaren 27a

Zehaztapen eta baldintza hauek (baldintza orokorrak eta baldintza partikularrak barnean hartzen dituzten “Zehaztapen eta Baldintzek”) gure Webgunearen eta/edo App-aren erabilera arautzen dute, baita gure Fidelizazio Programaren eta Unibail-Rodamco-Westfieldek –aurrerago, “Definizioak” apartatuan, “URW”, “gu”, “guri”, “gure” hitzen bidez identifikatzen den moduan– ematen dituen gainerako berariazko zerbitzuen erabilera ere (aurrerantzean zerbitzu horietako bakoitza zehazten den moduan); zerbitzu horiei guztiei batera “Zerbitzuak” deituko zaie.

Zerbitzuak 16 urtetik gorako erabiltzaileei soilik eskaintzen zaizkie eta erabiltzaile horiek baino ezin dituzte zerbitzuok eskuratu (Zerbitzuetako batzuk 18 urtetik gorakoentzat dira soilik – ikus B atala, C atala eta D atala). 16 urte baino gutxiago badituzu, mesedez, berehala utz iezaiozu Zerbitzuak erabiltzeari. Zerbitzuak erabiliz edo erabiltzen saiatuz gero, gutxienez 16 urte dituzula ziurtatzen duzu.

Webgunearen eta/edo App-aren bidez kontu bat sortu eta Merkataritza Gune Gogokoen bat edo gehiago hautatzen duzunean (termino hori aurrerago definitzen den moduan), bai Merkataritza Gune horietan erabilgarri dauden berariazko zerbitzuak –aurrerago eta gure Webgunean deskribatzen diren moduan–, bai gure Fidelizazio Programa baliatu ahal izango duzu (azken hori Merkataritza Guneetako batzuetan baino ez dago erabilgarri; egin klik hemen).

Gure Fidelizazio Programa doakoa da eta bere helburua, batetik (i), kontu bakar baten titularrei esperientzia osoa eskaintzea da, URWen Merkataritza Gune guztietan eskaintzak, zerbitzuak, sustapenak eta informazioa eskura jarriz, eta, bestetik (ii), zuk hautatzen dituzun eta Komunitatearen (jarraian definitzen den moduan) arabera egokituta dauden eduki, eskaintza, ekitaldi eta erronken berri izateko aukera ematea.

Dagokion laukia markatzen baduzu edo, hala badagokio, gure Webgunea eta/edo gure App-a izena eman gabe edo zure kontuan sartu gabe erabiltzen baduzu, Zehaztapen eta Baldintza hauek betetzera legez behartuta zaude. Gure Zehaztapen eta Baldintza guztiekin ados ez bazaude, mesedez, lehenbailehen utz iezaiozu Zerbitzuak erabiltzeari.

Kontuan izan ezazu URWek Zehaztapen eta Baldintza hauen ordez zehaztapen eta baldintza propioak bete behar dituzten zerbitzuak eskain ditzakeela (adibidez, eskaintzen ditugun opari txartelak, antola daitezkeen lehiaketak edo zozketak edo gauzak dohaintzan emateko plataforma); baldintza horien berri behar bezala emango da, hala badagokio.

Zehaztapen eta Baldintza hauetan honako informazio hau aurkituko duzu:

Aurkibidea

A ATALA – BALDINTZA OROKORRAK.. 1

B ATALA – EUROPAR BATASUNEKO MERKATARITZA GUNEEI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZA PARTIKULARRAK.. 14

C ATALA – ERRESUMA BATUKO MERKATARITZA GUNEEI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZA PARTIKULARRAK.. 17

D ATALA – ESTATU BATUETAKO MERKATARITZA GUNEEI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZA PARTIKULARRAK.. 22

 

A ATALA – BALDINTZA OROKORRAK

 

Aurkibidea

1........................................................................................................... Definizioak. 2

2........................................................................................ Izena ematea eta kontua. 3

3.................................................................................... Kanpoko eduki eta estekak. 4

4............................................................ Pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. 4

5.............................................................................................. Jabetza intelektuala. 5

6............................................................................................. Zure erantzukizunak. 8

7............................................................................................. Gure erantzukizunak. 9

8............................................................................................................... Lagatzea. 10

9..................................................................... Deuseztasun partziala / Akordio osoa. 10

10................................................................ Zehaztapen eta Baldintzen eguneraketa. 10

11................................................................................... Zerbitzuak etetea/aldatzea. 10

12.............................................................. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa. 11

 

1.                Definizioak

-        App-a: Merkataritza Guneen mugikorretarako aplikazioa eta “Westfield-en aplikazioa”.

-        Komunitatea(k): interes erkide batzuk dituzten pertsonen taldea. URWek gure Merkataritza Guneetan eskuragai dauden eskaintzen edo zerbitzuen arabera definitu ditu Komunitate horiek eta Komunitate bat hautatzeko aukera ematen dizu, kontua sortzeko orduan. Kontua sortuz gero, hautatutako Komunitatearentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko edukiak jaso edo partekatu ahal izango duzu. Ez duzu nahitaez Komunitate bat hautatu behar eta nahi duzunean aldatu ahal izango duzu, zure kontuan sartuta.

-        Fidelizazio Programa: URWen fidelizazio programa, Europar Batasunean dauden Merkataritza Gune guztietan (honako hauetan izan ezik: Frantziako Carrousel du Louvre Merkataritza Guneak; eta Alemaniako Palais Vest, Gera Arcaden, Düsseldorf Arcaden, Schönhauser Allee Arcaden, NordWestZentrum, Wilma shoppen, Breuningerland Ludwigsburg, Neukölln Arcaden, Leine-Center Laatzen, Breuningerland Sindelfingen merkataritza-guneak) eta Erresuma Batuan dauden Merkataritza Gune guztietan erabil daitekeena. Fidelizazio Programa ez dago eskuragai Estatu Batuetan dagoen Merkataritza Gunean.

-        Merkataritza Gune Gogokoenak: zuk hautatutako merkataritza-gunea(k). Edozein Merkataritza Gune nahi duzunean gehitu edo kendu ahal izango duzu, zure kontuaren bidez, zure nahierara.

 

-        Merkataritza Guneak: Europar Batasunean, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan dauden gure merkataritza-guneak. Zerrenda osoa eta dagozkien harremanetarako datuak ikusteko, egin klik [hemen].

-        Unibail-Rodamco-Westfield: esan nahi du, batetik (i), Unibail Management, 20.000.000 € euroko kapitala duen sozietate anonimo sinplifikatua, helbide soziala 7 place du Chancelier Adenauer 75016 Parisen duena eta Parisko Merkataritza Erregistroan 414 878 389 zenbakiarekin inskribatua; eta/edo, bestetik (ii), Zerbitzua herrialdearen arabera kudeatzen duen/duten tokiko entitatea(k), hemen identifikatutakoak, testuingurutik ondorioztatzen denaren arabera.

-        Webgunea: www.westfield.com helbidean eta bere azpidomeinu guztietan kontsulta daitekeen webgunea.

2.                Izena ematea eta kontua

2.1       Kontu bat sortzea

Fidelizazio Programa eta/edo Merkataritza Guneen arabera eskaintzen diren berariazko beste zerbitzu batzuk erabiltzeko, gure sisteman izena eman, kontu bat sortu eta zure Merkataritza Gune Gogokoena (bat edo gehiago) hautatu beharko duzu. Kontu bat sortzea borondatezkoa da.

Gure sisteman izena emateko eta kontua sortzeko, izena emateko prozesua bete eta kontua sortzeko eskatzen zaizun informazioa (izen-abizenak eta helbide elektronikoa barne) eman beharko duzu, baita pasahitz bat aukeratu ere.

Egiazko informazioa, zehatza eta osoa emango duzula eta –beharrezkoa izanez gero– datuok eguneratuko dituzula hitzematen duzu.

Ez duzu obligaziorik eskatzen dizugun aukerako daturik emateko.

2.2       Kontuaren kudeaketa

Saioa hasteko datuen konfidentzialtasuna zaindu beharko duzu eta zure kontuan egiten diren jarduera guztien erantzule izango zara. Zure kontua baimenik gabe erabili dela jakin baduzu edo horren sumoa hartu baduzu, lehenbailehen jakinarazi beharko diguzu, abuse@urw.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Pertsona bakoitzak kontu bat baino ezingo du sortu (izen bera, helbide elektroniko bera). Zure kontua pertsonala dela eta soilik helburu pribatuekin (eta ez helburu profesionalekin) erabil daitekeela onartzen duzu. Zure kontua ezin izango zaio beste pertsona bati utzi.

Zure kontuan sartzeko, saioa hasteko eskatuko zaizu eta horretarako zuren helbide elektronikoa eta aukeratu duzun pasahitza idatzi beharko dituzu.

2.3       Merkataritza Gune Gogokoenak hautatzea

Kontua sortzean, Merkataritza Gune Gogokoena(k) hautatzeko eskatuko dizugu. Merkataritza Gune bat edo gehiago hautatu ahal izango duzu, zure nahierara, baina gutxienez bat hautatu beharko duzu. Merkataritza Guneak bizi zaren herrialdean edo beste herrialde edo eskualde batean egon daitezkeela eta bakoitzak bere zerbitzuak –berariazko baldintzak bete behar dituztenak– eskaintzen dituela onartzen duzu.

Merkataritza Gune Gogokoen bat edo gehiago aukeratu eta bertako zerbitzuak erabiltzen hasi aurretik, Europar Batasunean dauden Merkataritza Guneei aplikatu beharreko baldintza partikularrak ezagutzeko B atala irakurtzeko eskatzen dizugu; Erresuma Batuan dauden Merkataritza Guneei aplikatu beharreko baldintza partikularrak ezagutzeko, C atala irakur ezazu, eta D atala, Estatu Batuetan dauden Merkataritza Guneei aplikatu beharreko baldintza partikularrak ezagutzeko.

Zure aukerak edozein unetan alda ditzakezu Webgunean daukazun kontuaren bidez edo App-ean, Merkataritza Guneetako edozein gehituz edo kenduz.

Hasiera batean gure Zerbitzuetan izena ematean hautatu duzun Merkataritza Gunea zure Merkataritza Gune Gogokoen lehenetsia izango da, baina horren ordez beste Merkataritza Gune Gogokoen bat hautatu ahal izango duzu. Edozein unetan gehitu ahal izango duzu beste Merkataritza Gune Gogokoen bat edo gehiago, gorago azaldu den moduan.

2.4             Komunitatea hautatzea

Zure kontua sortzeko orduan zure Komunitatea hautatzeko aukera izango duzu. Kontua sortzeko orduan ez duzu Komunitate bat hautatu behar; gainera, nahi duzunean aldatu ahal izango duzu, zure kontuan sartuta.

Komunitate bat hautatzen baduzu, Komunitateko kideekin partekatzen dituzun interesekin zerikusia duten edukiak jaso eta ikusteko aukera izango duzu. Zure Komunitatearentzat pertsonalizatutako edukiak hasieran agertuko zaizkizu Webgunean edo App-ean; hala eta guztiz ere, beste Komunitateentzako edukiak ere begiratu ahal izango dituzu, kide izan gabe, dagokion Komunitatearen izenean zuzenean klik egiten baduzu.

Komunitateetako zein hautatu ez badakizu, galdera batzuk erantzun ditzakezu; emaitzek lagunduko dizute Komunitate egokiena aukeratzen.

2.5             Estatu Batuetako biztanleentzat: SMS mezuen gaineko Zehaztapen eta Baldintzak

Testu-mezuak jasotzea onartzen baduzu, kontua sortzean edo beste modu batean, orduan ere aplikatuko dira SMS mezuen gaineko Zehaztapen eta Baldintzak. Irakur itzazu Zehaztapen eta baldintza horiek hemen klik eginez.

3.               KANPOKO EDUKI ETA ESTEKAK

Zerbitzuetan edo Zerbitzuen bidez jasotzen dituzun komunikatuetan, Interneteko iturrietarako edo beste batzuen webguneetarako hipertestu-estekak txertatu ahal izango ditugu. Ez dugu inolako kontrolik webgune edo Interneteko iturri horien gainean.

Esanbidez onartzen duzu inola ere ez garela izango Interneteko iturrietan edo beste batzuen webguneetan eskuragai dauden informazio, eduki, produktu, zerbitzu edo materialen erantzule, ezta Interneteko iturrietan edo beste batzuen webguneetan eskuragai dauden informazio, eduki, produktu, zerbitzu edo material horiek erabiltzearen edo eskuratzearen ondorioz benetan sortu diren edo sor daitezkeen kalteen erantzule ere.

4.               Pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea

Kontu bat sortzeko, datu pertsonal jakin batzuk emateko eskatuko dizugu.

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz gehiago jakiteko, irakur ezazu gure Pribatutasun Adierazpena, hemen klik eginda.

5.                Jabetza intelektuala

5.1             Gure edukiak

Webgunea eta App-a, Zerbitzuei loturik erabiltzen den edozein software barne, baita Webgune eta App horien eduki guztiak ere (batzuk aipatzearren eta inolako mugarik jarri gabe, testuak, eduki editorialak, datu-baseak, web orrien diseinua, sistema eragileak, argazkiak, irudiak, grafikoak, bideoak, soinuak, mapak, logotipoak, markak, informazioa eta mota guztietako elementuak, Zerbitzuen osagai direnak) (batera, “Edukiak”) egile-eskubideen arloan aplikatzekoa den legediaren edo copyright eskubidearen, marken, zerbitzu marken, patenteen edo bestelako eskubide esklusiboen babespean daude, gure jabetzapean eta kontrolpean daude edo lizentziaren bidez eskuratu ditugu.

Zerbitzuak eskuratzeko eta soilik helburu pertsonalekin edozein ordenagailu edo gailu mugikorretan erabiltzeko lizentzia pertsonala ematen dizugu, ez esklusiboa, mundu mailakoa, besterenezina, mugatua eta ezeztagarria, gailu horiek erabiltzen dituzun denborarako.

Zehaztapen eta Baldintza hauetan kontrakorik ezartzen ez bada, Zerbitzuak eta Edukiak ezingo dira kopiatu, irudikatu, erreproduzitu, berrerabili, berrargitaratu, argitaratu, jendaurrean jakinarazi edo erreproduzitu, igorri, egokitu, itzuli, obra eratorriak sortzeko erabili, saldu, laga, azpilizentzia batekin laga, alderantzizko ingeniaritzaren bidez aztertu, desegin, osorik edo partzialki atera edo edozein euskarritan banatu, aplikatzekoa den legediak baimendutako neurrian izan ezik.

Xedapen horiek ez betetzea arau-haustetzat joko da eta zehapen zibil eta/edo penalak ekarri ahal izango ditu. Xedapenok betetzen ez dituen edozein pertsonaren aurka lege-ekintzak abiarazteko eskubidea gordetzen dugu.

5.2             Zure Edukiak

Zerbitzuak erabili bitartean bidaltzen, biltegiratzen edo partekatzen dituzun informazioak, testuak, eduki editorialak, argazkiak, irudiak, grafikoak, bideoak, soinuak, mezuak, logotipoak, markak eta mota guztietako materialak (batera, “Zure Edukiak”) sortu, argitaratu, igo, gehitu, Zerbitzuen bidez bidali edo eskaini ahal izango dituzu.

Zure Edukien jabetza gordeko duzu, baita eduki horiek direla eta titularra zarelako dagozkizun beste eskubide esklusibo guztiak ere.

Hala ere, Zure Edukiak sortu, argitaratu, igo, gehitu, Zerbitzuen bidez bidali edo eskaintzen badituzu, onartzen duzu bai guri, bai gurekin loturik dauden entitateei mundu mailako lizentzia bat ematen diguzula, royaltyak ordaintzeko beharrik librea, ez-esklusiboa, azpilizentzia emateko eta besterentzeko aukera duena, honako hauek egiteko: Zure Edukiak erabili, erreproduzitu, irudikatu, jendaurrean jakinarazi, argitaratu, egokitu, formatuz aldatu, etekina atera eta itzuli, edozein euskarritan, Zerbitzuei dagokienez, legedi aplikagarriak onartutako neurrian. Aipatu lizentziak indarrean jarraituko du kontua ixten denetik urtebeteko epea igaro arte, ixteko arrazoiak edozein direla ere.

- Zure Edukietan zu identifika dezaketen irudi edo bideoak daudenean, doako baimena ematen diguzu zu identifikatzen zaituzten elementuak gure Webgunean eta gure App-ean jarri, kopiatu, erreproduzitu, irudikatu, argitaratu, banatu, editatu, egokitu, aldatu, eraldatu eta ukituak emateko, sustapen-helburuekin eta xede komertzialekin.

Zure edukia gure "Sare Sozialen Horman" berrargitaratzea onartzen duzunean, zure onarpena mundu mailan aplikatu ahal izango da eta zure kontua ixten denetik urtebete igaro arte egongo da indarrean; edozein unetan eskatu ahal izango duzu argitaratutako elementuak kentzeko, baldin eta content@urw.com helbidera idazten baduzu.

5.3             Estatu Batuetan bizi direnentzat: egile-eskubideak urratzearen berri ematea eta erreklamazioak aurkezteko prozedura

Digital Millennium Copyright Act (“DMCA” edo Milurteko Digitaleko Egile Eskubideen Legea) delakoaren 17 U.S.C. § 512 betez bidalitako jakinarazpenei –egile-eskubideak urratzeari buruzkoei– erantzuten diegu. Webgunean edo App-ean zure obraren egile-eskubideak urratzen dituzten elementuak daudela uste baduzu, jarraitu ondoko prozedurari, ustezko arau-hausteari buruzko jakinarazpena DMCA legearen arabera bidaltzeko.

OHARRA: ONDOKO INFORMAZIOA ZURE MATERIALAK BABESTEN DITUZTEN EGILE-ESKUBIDEAK AGIAN URRATU DIRELA JAKINARAZ DIEZAGUZUN SOILIK EMATEN DA.

EZ BIDALI EGILE-ESKUBIDEEN URRAKETAREKIN ZERIKUSIRIK EZ DUEN GALDERARIK (ADIBIDEZ, LAGUNTZA TEKNIKOAREN ESKAERARIK, BEZEROEN ARRETA ZERBITZUARI ZUZENDUTAKO ESKAERARIK, SALAKETARIK, BIDEGABEKO MEZU ELEKTRONIKOEI BURUZKO INFORMAZIORIK ETA ABAR) BEHERAGO ADIERAZTEN DEN HARREMANETARAKO HELBIDERA. HORRELAKOAK HARREMANETAN JARTZEKO HELBIDE HORRETARA BIDALTZEN BADUZU, EZ DUZU ERANTZUNIK JASOKO. OHARTARAZTEN DIZUGU, LEGEDI FEDERALARI JARRAIKIZ, LINEAN DAGOEN MATERIAL JAKIN BATEK ZURE ESKUBIDEAK URRATZEN DITUELA ADIERAZTEN BADUZU ADIERAZPEN FALTSUA DELA JAKINIK, BIDE ZIBILEAN ZEHAPEN LARRIAK JASO AHAL IZANGO DITUZULA, KALTE-ORDAINAK, EPAIKETA-KOSTUAK ETA ABOKATUEN ZERBITZU-SARIAK ORDAINTZEKO ZIGORRAK BARNE; KOSTU HORIEK GUK ORDAINDUTAKOAK, EGILE-ESKUBIDEEN EDOZEIN JABEK EDO EGILE-ESKUBIDEEN JABE DEN PERTSONAK EMANDAKO LIZENTZIAREN EDOZEIN HARTZAILEK ORDAINDUTAKOAK IZAN DAITEZKE, BALDIN ETA KALTE EGITEN BADIO GUK ZURE ADIERAZPENA ONTZAT EMAN IZANAK. ERA BEREAN, BALITEKE LEKUKOTZA FALTSUA EMAN IZANAZ AKUSATUKO ZAITUZTELA BIDE PENALEAN.

Estatu Batuetako Kodearen 17. tituluaren arabera (512(c)(2) artikulua), egile-eskubideen ustezko urraketei buruzko jakinarazpenak gure Agente Izendatuari SOILIK bidali beharko zaizkio. Mesedez, horrelakoak salatzeko, bidali idatzizko jakinarazpenak Agente Izendatu honi:

DMCA Agent

Westfield, LLC
2049 Century Park East
41st Floor
Century City, CA 90067

Ameriketako Estatu Batuak
Telefonoa:

Posta elektronikoko helbidea: dmca@urw.com

Informazio gehiago Egile Eskubideen Bulegoaren (Copyright Office) online direktorioan eskura dezakezu, www.dmca.copyright.gov/osp webgunean.

Estatu Batuetako Kodearen 17. tituluan xedatutakoaren arabera (512(c)(3)(A) artikulua), ustezko arau-hausteari buruzko jakinarazpena idatzi aurkeztu beharko da, honako hau jasotzen duen komunikatuaren bidez:

·        Ustez urratu den eskubide esklusiboaren jabearen izenean eta ordezkaritzan aritzeko baimena duen pertsonaren sinadura fisikoa edo elektronikoa;

·        Ustez urratu diren egile-eskubideekin babestutako lanaren identifikazioa edo bestela jakinarazpen bat webgune berean dauden eta egile-eskubideekin babestuta dauden lan batzuei buruzkoa denean, webgune horretan argitaratutako lanen zerrenda adierazgarria;

·        Egile-eskubideak ustez urratzen dituen edo jarduera urratzailearen gaia den eta kendu behar den edota atzitzeko aukera desgaitu behar zaion materialaren identifikazioa eta behar hainbateko informazioa, guk materiala aurkitzea ahalbidetzen duena;

·        Gu zurekin harremanetan jartzeko behar besteko informazioa, adibidez, posta-helbide bat, telefono-zenbaki bat eta, halakorik baduzu, posta elektronikoko helbide bat, zuri idazteko;

·        Zure adierazpena, jakin eta ulertzen duzunaren arabera egile-eskubideen jabeak, bere agenteak edo legeak materiala salatutako moduan erabiltzeko baimenik eman ez duela azaltzen duena.

·        Zure adierazpena, jakinarazpenean dagoen informazioa zehatza dela eta ustez urratu den eskubide esklusiboaren jabearen izenean eta ordezkaritzan aritzeko baimena duzula –bestela, lekukotza faltsuagatik zigorra jaso baitezakezu– azaltzen duena.

 

DMCA legearen arabera erantzungo diegu egile-eskubideak ustez urratzeari buruzko jakinarazpenei.

 

Egile-eskubideak ustez urratzeari buruzko jakinarazpen baten ondorioz zure materiala hutsegitez kendu dela uste baduzu, zure alegazioak idatziz helaraz diezazkiokezu gure agente izendatuari, honako informazio hau adierazita:

 

·        Sinadura fisikoa edo elektronikoa;

 

·        Kendu den edo atzitzeko aukera desgaitu zaion materialaren identifikazioa eta kokapena (kendu aurretik edo atzitzeko aukera desgaitu aurretik non argitaratuta zegoen);

 

·        Zure adierazpena, jakin eta ulertzen duzunaren arabera (bestela, lekukotza faltsuagatik zigorra jaso baitezakezu), materiala hutsegite baten ondorioz edota kendu edo desgaitu beharreko materialaren identifikazio oker baten ondorioz kendu edo desgaitu dela azaltzen duena.

 

·        Zure izen-abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia, baita zure adierazpena ere, non azaltzen duzun onartzen duzula zure helbidea dagoen distritu judizialari dagokion Distrituko Auzitegi Federalaren eskumena edota, zure helbidea Estatu Batuetatik kanpo badago, distritu judizialeko auzitegi eskudunarena; halaber, baimena ematen duzu (c)(1)(C) apartatua betez jakinarazpena egin duen pertsonaren edo pertsona horren agentearen jakinarazpenak jasotzeko.

 

DMCA legearen arabera erantzungo diegu alegazioei.

6.                Zure erantzukizunak

6.1             Erabiltzailearen jokabidea eta edukiak

Zerbitzuen funtzionalitateek Zure Edukiak eta zure informazioa Zerbitzuen bidez –baita sare sozialetan ere– partekatzeko aukera ematen dizute. Aurrekoa gorabehera, une eta egoera guztietan, zu zara eta zu izango zara Zerbitzuak eta Zure Eduki guztiak erabiltzeko moduaren erantzule bakarra.

Konpromisoa hartzen duzu ez duzula Zure Edukiak eta Zerbitzuak erabiliko legez kontrako helbururen bat edo helburu desegokiren bat lortzeko; adibide batzuk aipatzearren, baina zerrenda mugatu gabe, honako helburu hauetarako:

·        Zerbitzuen bidez, Zure Edukietako edozein argitaratu, helarazi, sartu, igo, bidali eta beste edozein egintza egitea, baldin eta eduki hori ordena publikoaren eta moraltasunaren kontrakoa bada edo legez kontrakoa bada, beste pertsona batzuei mehatxu, eraso edo jazarpen egiten badie edo beraientzat kaltegarria bada, bortizkeria, abusu, maltzurkeria, difamazio, lizunkeria, kalumnia, irain edo pornografiaren izaera badu, beste pertsona baten intimitateari eraso egiten badio, gorrotoa bultzatzen badu edo arraza edo etniaren ikuspuntutik diskriminatzailea bada, objektagarria bada edo legez kontrako jarduerak areagotzen edo sustatzen baditu;

·        Zerbitzuen bidez, Zure Edukietako edozein argitaratu, helarazi, sartu, igo, bidali eta beste edozein egintza egitea, baldin eta eduki horrek lege, araudi edo beste batzuen eskubideak urratzen baditu, honako hauek barne: egile-eskubideak, markak, sekretu komertzialak, patenteak, jabetza intelektualaren eskubideak, pribatutasun-eskubideak, irudi-eskubideak edo beste eskubide pertsonal edo esklusibo batzuk;

·        edozein "zabor-mezu", marketin-materialak, eskatu edo baimendu ez den publizitatea eta edozein motatako eskaintzak Zerbitzuen bidez argitaratu, helarazi, sartu, igo, bidali eta horrelakoekin beste edozein egintza egitea;

·        birusak, erloju-bonbak, ezeztatzeko robotak, malware, harrak, kode maltzurra, akatsak, troiarrak, hondatutako fitxategiak edo Zerbitzuen, sareen edo Zerbitzuekin konektatutako zerbitzarien funtzionamendu normala hautsi, eragotzi, mugatu edo zailtzeko diseinatu diren beste kode, fitxategi edo programa informatiko batzuk erabiltzea;

·        adingabe bati edozein modutan kalte egitea edo kalte egiten saiatzea;

·        beste batzuei iruzur egiteko asmoz, identitate faltsu bat sortzea;

·        teknologia, sistema automatizatuak –hala nola robotak, armiarmak, miaketa-programak edo beste baliabide batzuk– baimendu gabeko edukia bildu eta atzitzeko edo publikoak ez diren guneetara sartzeko erabiltzea;

·        edozein motatako datu-meatzaritza eta datuak biltzeko eta erauzteko robotak edo antzeko tresnak erabiltzea;

·        Zerbitzuekin lotuta dagoen edozein sare edo sistemaren kalteberatasuna probatzen, aztertzen edo eskaneatzen saiatzea edota bere segurtasuna edo autentifikazio-neurriak urratzea;

·        produktu edo zerbitzuen salerosketa helburu profesional batekin iragartzea edo eskaintzea.

Zerbitzuen bidez eskuragai egongo diren Zure Edukiak ez ditugu monitorizatuko. Aurrekoa gorabehera, Zure Edukiak aztertzeko eta Zehaztapen eta Baldintza hauek betetzen ez dituen Zure Edukietako edozein –gure irizpide esklusiboz– kendu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen dugu, hori egiteko obligaziorik gure gain hartzen ez badugu ere. Halaber, ez ditugu monitorizatuko, ezta mugatuko ere erabiltzaileek Zerbitzuen bidez trukatzen dituzten mezuak.

Esanbidez onartzen duzu Zerbitzuak erabiliz gero balitekeela desegoki, zehaztugabe, engainagarri, difamatzaile, lizun edo iraingarritzat jotzen dituzun eduki, produktu edo zerbitzuak jaso edo ikusiko dituzula. Aplikatzekoa den legediak baimendutako neurrian, onartzen duzu ez garela izango Zerbitzuen bidez eskuratzen diren edukiekin egin daitezkeen egintzen erantzule. Hala eta guztiz ere, legez kontrako edukiren bat ikusten baduzu, mesedez, eman iezaguzu horren berri content@urw.com helbidearen bidez.

Zehaztapen eta Baldintza hauek ez betetzeak ohartarazpena jasotzea eta/edo zure kontua bertan behera uztea edo berehala eta abisatu gabe ixtea ekar dezake ondorioz, bidera daitezkeen lege-ekintzak galarazi gabe. Zehaztapen eta Baldintza hauetan aipatutako edozein eskubide erabiltzea atzeratzen badugu ere edo eskubide hori erabiltzen ez badugu ere, horrek ez du esan nahi eskubide horri edo beste edozeini uko egiten diogunik.

6.2             Zure erantzukizuna

Zure kontuari dagozkion pasahitzen eta identifikatzaileen konfidentzialtasuna gordetzeko ardura zurea eta ez beste inorena izango da. Ez dugu onartuko zure kontua baimenik ez duen pertsona batek erabiltzeak ekar ditzakeen ondorioen erantzukizunik. Halaber, zeu izango zara zure kontua erabiliz egin daitezkeen jarduera guztien erantzule. Pasahitz sendo bat hautatzea eta aldian-aldian aldatzea gomendatzen dizugu, inor zure kontuan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizteko.

Une eta egoera guztietan, zu zara eta zu izango zara Zerbitzuetara bidaltzen dituzun Zure Edukien, Zerbitzuak erabiltzeko moduaren eta zure kontuan egiten diren jarduera guztien erantzule bakarra. Ondorioz, zu arduratuko zara dagozkion neurri guztiak behar bezala konfiguratzeaz edo hartzeaz, Zure Edukiak –zure datu pertsonalak eta/edo zure ordenagailuan eta/edo gailu mugikorrean dagoen softwarea barne– segurtasun-baldintza egokietan mantentzeko, babesteko eta babeskopia egiteko, edozein erasori aurre egin ahal izateko.

Aitortu eta onartzen duzu Zerbitzuak erabiliz informazio, material edo datuak deskargatzen, eskuratzen edo atzitzen dituzunean, askatasunez egiten duzula, zure kabuz, zure kontura eta arriskuan, eta aipatutako informazio, material edo datuak deskargatzearen ondorioz zure sistema informatikoan gerta daitekeen edozein kalteren edo datu-galeraren erantzule bakarra izango zarela.

Zerbitzuak aplikatzekoak diren lege eta araudiak betez –adibidez, jabetza intelektualaren arloko legeria, baina ez bakarrik– erabiltzeko eta atzitzeko ekipamendu guztiak eduki beharko dituzu (ordenagailua, gailu mugikorra eta abarrak barne).

7.                Gure erantzukizunak

Ematen dizkizugun Zerbitzuak informazioa emateko besterik ez dira. Edukiak eta Zerbitzuak zehatzak eta osoak direla eta eguneratuta daudela bermatzeko arrazoizko neurri guztiak hartu baditugu ere, Zerbitzuok beren eskuragarritasunaren arabera eta inolako berme, konpromiso edo bestelako obligazio inpliziturik gabe ematen dira (beren iturburua edozein dela ere); azken horiek guztiak alde batera uzten dira. Esanbidez onartzen duzu Zerbitzuak zure erantzukizunpean erabiltzen dituzula.

Legedi aplikagarrian onartuta dagoen ahalik eta neurri handienean, ez gara erantzule izango honako kasu hauetan: (i) ezinbesteko kasuetan edo gure borondateaz besteko egoeretan, (ii) Zerbitzuen edo Zure Edukien edozein erabilerak eragindako kalte, galera edo ondoreen kasuan, ezta Zerbitzuen bidez zabaltzen dituzun Zure Edukietan gerta daitezkeen kalte, galera edo ondoreen kasuan ere; halaber, (iii) ez gara zure aurrean izango zeharkako galera edo kalteen, kalte ez materialen edo lortu gabeko irabaziaren edo diru-sarrerak galtzearen ondoriozko kalteen eta Zerbitzuak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen erabilera edo datuen erantzule.

Esanbidez onartzen duzu (i) Zerbitzuetan errore edo birusak egon daitezkeela, (ii) Zerbitzuekin konektatzeak edozein konexiok eta Internet bidezko eta telefonia mugikorraren sareen bidezko edozein bidalketak izan ditzakeen arriskuak dakartzala berekin, batez ere, transferentzia-abiadurari, informazio-eskaerei eta kontsultei erantzuteko denborari eta errendimendu teknikoari dagokienez; (iii) inola ere ez ditugula kontrolatzen beste batzuen sareak edo webguneak, Zerbitzuak erabili bitartean bisita ditzakezunak; (iv) ez dugula gure gain hartzen inolako erantzukizunik, datuak galtzen badira edota Zerbitzuen bidez edozein datu edo material gaizki entregatzen bada, garaiz entregatzen ez bada edo gorde ezin bada; eta (v) baztertzen ditugula berme guztiak, berariaz aipatutakoak zein inplizituak, Edukiak eta Zerbitzuak merkaturatzeko gaitasunaren, behar besteko kalitatearen edo helburu edo premia jakin baterako egokitasunaren bermeak barne.

8.                LAGATZEA

Baimena ematen diguzu gure eskubideak eta betebeharrak, Zehaztapen eta Baldintza hauetatik datozenak, edozein pertsonaren alde eskualdatzeko, lagatzeko edo bere esku uzteko.

9.                DEUSEZTASUN PARTZIALA / akordio osoa

Zehaztapen eta Baldintza hauetako edozein xedapen baliogabetzat, deuseztzat edo eragingabetzat jotzen denean, edozein arrazoi dela medio, xedapen hori Zehaztapen eta Baldintza hauetatik independentea dela joko da eta gainerako xedapenek erabat indarrean jarraituko dute.

Zehaztapen eta Baldintza hauek, dokumentu honetan aipatzen diren eta erreferentzia gisa gehituta geratzen diren zehaztapen eta baldintza osagarri guztiekin batera, elkarrekin daukagun akordioa eta erabateko adostasuna osatzen dute eta ordezkatzen dituzte lehenago lortu diren edota Zehaztapen eta Baldintza hauekin gatazkan dauden akordio guztiak, Zerbitzuei eta horiek erabiltzeari ingurukoak. Zehaztapen eta Baldintza hauek ezin dira ahoz aldatu, ezta iraungi ere. Aplikatzea bermatzeko indarrean jarraitu behar duten xedapen guztiek Zehaztapen eta Baldintza hauek iraungi ondoren ere jarraituko dute indarrean.

10.             Zehaztapen eta Baldintzen eguneraketak

Zehaztapen eta Baldintza hauek behar denean aldatu edo eguneratu ahal izango ditugu. Zehaztapen eta Baldintza hauetan egindako aldaketa guztien berri emango dizugu egokientzat jotzen dugun bitartekoa erabiliz (posta elektronikoz, jakinarazpena bidaliz edo aldatutako Zehaztapen eta Baldintzak Zerbitzuan argitaratuz). Aplikatzen diren Zehaztapen eta Baldintzen azken bertsioa Westfield.com Webgunean dagoena da. Aplikatzekoa den legediaren arabera zure baimena eskatzen duten aldaketak egin behar baditugu, baimena eskatuko dizugu. Legedi aplikagarriak onartzen duen heinean, Zerbitzuetan sartzen bazara edo Zerbitzuak erabiltzen jarraitzen badituzu, aldatutako edo eguneratutako Zehaztapen eta Baldintzak onartzen dituzula joko dugu.

11.             Zerbitzuak etetea / aldatzea

Kontuan izan ezazu edozein unetan Zerbitzuetako edozein aldatu/eteteko eskubidea izango dugula eta horrek ez dizula konpentsazioren bat lortzeko edo dirua bueltan jasotzeko eskubiderik sortuko.

12.             Aplikatu beharreko LEGEA eta jurisdikzioa

12.1      Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko biztanleen kasuan izan ezik (ikus beherago), Zehaztapen eta Baldintza hauek Frantziako legediaren arabera arautu eta interpretatuko dira; halaber, Frantziako auzitegien eskumen esklusiboa onartzen duzu, edonola ere, tokiko jurisdikzioan nahitaez bete beharreko xedapenen arabera.

Zehaztapen eta Baldintza hauetan xedatuta dagoen ezerk ez du urratuko kontsumitzailea izateagatik dagokizun eskubidea –tokiko jurisdikzioan nahitaez bete beharreko xedapenen arabera jokatzeko–.

12.2     Erresuma Batuko biztanleentzat

Onartu egiten duzu Zehaztapen eta Baldintza hauek Ingalaterrako legeekin bat arautu eta interpretatuko direla eta edozein eztabaida Ingalaterrako auzitegiek soilik ebatziko dutela.

12.3     Estatu Batuetako biztanleentzat

 

ARRETAZ IRAKURRI APARTATU HAU – ZURE LEGEZKO ESKUBIDEETAN ERAGIN NABARMENA IZAN DEZAKE. ARBITRAJEARI ETA ZINPEKOEN EPAIMAHAI BIDEZKO JUDIZIOEI ETA DEMANDA KOLEKTIBOEI UKO EGITEARI BURUZKO KLAUSULA BAT JASOTZEN DU.

Legeria/eskumena hautatzea

Zehaztapen eta Baldintza hauek Kalifornia estatuko legeekin bat arautu eta interpretatuko dira, lege-gatazkari buruzko printzipioei lotuta egon gabe. Zehaztapen eta Baldintza hauei lotutako zuzenbideko edo ekitateko akzio guztiak edo horien ondoriozko akzio guztiak Kaliforniako Los Ángeles konderriko estatuko edo federazioko auzitegien aurrean soilik aurkeztera behartuta zaude eta, Zehaztapen eta Baldintza hauek betez, onartzen duzu auzitegi horien eskumen pertsonala eta horren mende geratzen zara aipatu akzioa jartzearen ondorioetarako. Esanbidez adierazten duzu ez diozula aipatutako jurisdikzio edo eskumenaren aurka egingo, jurisdikzio pertsonalik eza, forum non conveniens edo beste edozein arrazoi alegatuz. Hala badagokio, uko egiten diozu Uniform Computer Information Transactions Act (Informazio Konputarizatuko Transakzioen Lege Bateratua) delakoa aplikatzeari eta esanbidez baztertzen duzu horren aplikagarritasuna.

Epaimahai bidezko judizioari uko egitea

LEGEDI APLIKAGARRIAN ONARTUTA DAGOEN AHALIK ETA NEURRI HANDIENEAN, ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA HAUEK, ZERBITZUEI EMATEN DIEZUN ERABILERA EDO ZEHAZTAPEN ETA BALDINTZA HAUEN XEDEA DIRELA ETA ALDERDIEI DAGOKIEN EDOZEIN ESKUBIDE ERABILTZEKO EDO DAGOKIEN BETEBEHARREN BAT BETETZEA ERREKLAMATZEKO HASTEN DIREN AKZIO EDO PROZEDURA GUZTIETAN, ALDERDIEK UKO EGITEN DIOTE BEREN ESKUBIDE KONSTITUZIONALARI ETA LEGALARI –JUDIZIOA ZINPEKOEN EPAIMAHAI BATEN AURREAN EGIN DADILA ESKATZEKO–; HORREN ORDEZ, EZTABAIDA EPAILE BATEK EBAZTEA AUKERATZEN DUTE.

Demanda kolektiborik eza

LEGEDI APLIKAGARRIAN ONARTUTA DAGOEN AHALIK ETA NEURRI HANDIENEAN, BAI ZUK, BAI GUK, ONARTZEN DUGU ALDERDIETAKO BAKOITZAK BESTEAREN AURKA SOILIK BANAKAKO DEMANDA BAT JARRI AHAL IZANGO DUELA, INOIZ EZ DEMANDATZAILE KOLEKTIBO GISA EDO PROZEDURA KOLEKTIBO BATEN, ORDEZKARIEN BIDEZKO PROZEDURA BATEN EDO PROZEDURA PRIBATU BATEN KIDE GISA, PROZEDURA HORIETAN FISKALTZA ESKUDUNAK ESKU HARTZEN DUENEAN.

Arbitrajea eta akzio kolektiboei uko egitea

Zerbitzuak erabiltzen badituzu, onartzen duzu arbitrajea eta akzio kolektiboei uko egiteari buruzko apartatu honek (“Arbitraje Akordioa) arautzen dituela gurekin, Webgunearekin eta/edo App-arekin eta inoiz eskaini, eskaintzen edo etorkizunean eskainiko dizkizugun webgune, software, produktu eta zerbitzu guztiekin daukazun harremanaren inguruan sor daitezkeen auzi guztiak (aurrerantzean, “Auziak”). Auzi guztiak, zuk edo guk hala erabakita, American Arbitration Association (“AAA” edo Estatu Batuetako Arbitraje Elkartea) elkartearen aurrean ebatziko dira, arbitraje loteslearen bidez, elkartearen erregelamendua eta kontsumo arloko auziei aplikatzen zaien prozedura betez (“Erregelamendua”), kontratuzko, kontratuz kanpoko, lege arloko eta bestelako Auziak direnean. Erregelamendua doan jaso dezakezu AAA elkartearen webgunean: www.adr.org. Bai zuk, bai guk, Auzi jakin bat arbitraje bidez ebaztea erabaki dezakegu, baita zuk edo guk Auzi horri dagokion prozedura judiziala auzitegietan hasi dugunean ere; horretarako, (a) Auzia arbitraje bidez ebazteko idatzizko errekerimendua bidali beharko zaio beste alderdiari; (b) beste alderdiaren aurkako arbitraje prozedura hasi; edo (c) mozio bat aurkeztu, arbitrajea egiteko judizialki eskatzeko. ONDORIOZ, ZUK EDO GUK AUZI JAKIN BAT ARBITRAJE BIDEZ EBAZTEA ERABAKITZEN BADUGU, UKO EGINGO DIOZU ZURE ESKUBIDEAK ERABILTZEKO EDO DEFENDATZEKO ASMOZ AUZITEGIETARA JOTZEKO ESKUBIDEARI (SALBU ETA BANAKA JAR DITZAKEZUN ETA AUZITEGIEN ESKUMENA DIREN DEMANDEI DAGOKIENEZ, MUNTA TXIKIKO DEMANDEN KASUAN, BALDIN ETA DEMANDA AUZITEGI HORIETAN BADAGO). Arbitraje Akordio hau Arbitrajeari buruzko Lege Federalaren arabera interpretatu eta aplikatuko da, ahal den heinean, alde batera utzita kontrakoa xedatzen duen edozein lege nazional, baita hizpide ditugun Auzien jatorria edo izaera ere. Arbitraje Akordio hau ez zaie aplikatuko auzitegien aurrean jartzen diren edo munta txikiko demandetarako auzitegietara bideratzen diren demandei.

Auziak arbitro bakar batek ebatziko ditu. Arbitroa Erregelamenduari jarraikiz hautatuko da. Erregelamendua eta Arbitraje Akordio hau gatazkan dauden egoeretan Arbitraje Akordioa nagusituko da. AAA elkartea Auziak ebazteko moduan ez badago eta zurekin ordezko arbitroa izendatzeko akordiorik lortzen ez badugu, zuk hautatu ahal izango duzu Auziak ebazteko arbitroa.

Arbitraje prozedura. Arbitrajea auzia hasten den unean bizi zaren helbidetik 50 miliako inguruan egingo da. Auzitegi baten aurrean aurkez daitezkeen alegazio eta salbuespen guztiak arbitraje prozeduran zehar aurkeztu ahal izango dira eta Arbitroak auzitegi batek ezar ditzakeen erreparazio neurri berberak ezarri ahal izango ditu. Arbitraje-laudoa judizialki exekutatu ahal izango da. Legean xedatutakoa salbu, ezin izango da arbitraje-laudoa auzitegi batean berraztertu, ezta horren aurka errekurtsorik jarri ere. Arbitroaren zerbitzu-sariak Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraikiz ordainduko ditugu. Zure abokatuen zerbitzu-sariak ordaindu beharko dituzu, arbitroak sari horiek ordaintzera kondenatzen ez bagaitu. Arbitraje Akordio honetan xedatutako ezerk ez du oztopatuko alderdietako edozeinek auzitegi eskudunaren aurrean behin-behineko larrialdi-neurriak eskatzeko aukera, adibidez, aldi baterako urruntze-agindua, aldi baterako babes-agindua, bahitura edo epaia eman aurretiko beste edozein akzio. Gure Merkataritza Guneetako batean errentari, akuradun edo lizentziaduna bazara, Arbitraje Akordio hau ez zaie aplikatuko legez kontrako okupazioaren edo utzarazpenaren inguruko prozedurei.

Arbitraje Akordio honen baliozkotasunari edo eraginkortasunari buruzko edozein zehaztapen arbitroak soilik egingo du, barnean daudela, mugatu gabe, Auzi bat arbitrajepean jartzeko aukerari lotutako gai guztiak; hala eta guztiz ere, akzio kolektiboei uko egitearen aplikagarritasuna, jarraian ezartzen dena, Auziari lotuta dagoen auzitegiak erabakiko duela ulertzen da.

Akzio kolektiboei uko egitea. AUZI BATEKIN ZERIKUSIA DUEN ARBITRAJE ORO BANAKA BIDERATUKO DA. JAKIN BADAKIZU ETA ONARTZEN DUZU UKO EGITEN DIOZULA DEMANDA KOLEKTIBO BATEAN DEMANDATZAILE GISA EDO DEMANDATZAILEEN KOLEKTIBOKO KIDE GISA PARTE HARTZEKO ESKUBIDEARI.

Norberak bere burua kanpo uzteko eskubidea. Zeure burua Arbitraje Akordio honetatik kanpo uzteko eskubidea izango duzu. Horretarako, Arbitraje Akordio hau helarazi zaizun dataren osteko 60 egunetan jakinarazi beharko diguzu zure asmoa. Zeure burua akordiotik kanpo uzteak ez du ondoriorik izango eta Arbitraje Akordioa onartzen duzula joko dugu, kanpo uzteari buruzko jakinarazpena idatziz, Westfield, LLC, 2049 Century Park East 41st Floor, Century City, CA 90067 helbidean (Nori: Legala) eta aipatutako 60 eguneko epean jasotzen ez badugu. Zeure burua akordiotik kanpo uzteari buruzko jakinarazpena zuk sinatutako gutunaren bidez edo zuk bidalitako mezu elektronikoaren bidez helarazi ahal izango duzu, idazkian honako esaldi hau “Neure burua Arbitraje Akordiotik kanpo uzteko eskatzen dut” edo antzeko esanahia duen esaldiren bat jarrita.

INFORMAZIO ZEHATZAGOA JASOTZEKO edo edozein azalpen behar izanez gero, guri deitu edo gure bulegoetako batera jo dezakezu. AAA elkartearen prozedurei buruzko zalantzaren bat baduzu, sartu AAAren webgunean: www.adr.org edo deitu AAAren telefono-zenbakira: (800) 778-7879.

 

 


 

B ATALA – EUROPAR BATASUNEKO MERKATARITZA GUNEEI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

Baldintza partikular hauek Europar Batasuneko (jarraian adierazitakoaren arabera) Merkataritza Guneek eskaintzen dituzten Zerbitzu jakin batzuei aplikatzen zaizkie eta lehenago ezarri diren Baldintza Orokorrekin batera aplikatu behar dira (azken horiek Baldintza Partikular hauetan txertaturik daudela joko da). Gauzak dohaintzan emateko GEEV plataforma Frantzian baino ez dago erabilgarri. Baldintza Orokorren eta dagozkion Baldintza Partikularren artean kontraesanik egonez gero, dagozkion Baldintza Partikularrak lehenetsiko dira Baldintza Orokorren gainetik.

Aurkibidea

1........................................................................................................... Definizioak. 14

2............................................................................................ Fidelizazio Programa. 14

 

1.      Definizioak

Baldintza Orokorretan ezarritako definizioez gain, B atal honen ondorioetarako, honako definizio hauek aplikatuko dira berariaz:

Fidelizazio Txartela: txartel fisikoa edo birtuala (zure kontuan eskuragai, App-ean eta/edo Webgunean); zure bazkide zenbakia adierazten du eta beharrezkoa da Fidelizazio Programan eskaintzen diren sustapen eta zerbitzuei onura ateratzeko.

2.      Fidelizazio Programa

2.1 Eskuragarritasuna

Fidelizazio Programarekin lotutako zerbitzuak soilik hamasei (16) urtetik gorako erabiltzaileei eskaintzen zaizkie eta erabiltzaile horiek baino ezin dituzte zerbitzuok erabili.

16 urte baino gutxiago badituzu, mesedez, berehala utz iezaiozu Fidelizazio Programa erabiltzeari. Fidelizazio Programa erabiliz edo erabiltzen saiatuz gero, gutxienez 16 urte dituzula ziurtatzen duzu.

Baldintza Partikular hauetan aipatzen den Fidelizazio Programa Europar Batasuneko Merkataritza Gune guztietan dago eskuragai, honako hauetan izan ezik: Parisen dauden Carrousel du Louvre Merkataritza Guneak; eta Alemaniako Palais Vest, Gera Arcaden, Düsseldorf Arcaden, Minto, Schönhauser Allee Arcaden, NordWestZentrum, Wilma shoppen, Breuningerland Ludwigsburg, Neukölln Arcaden, Leine-Center Laatzen, Breuningerland Sindelfingen merkataritza-guneak.

Fidelizazio Programaren markoan eskaintzen diren zerbitzuak Webgunean eta/edo App-ean horretarako sortu diren orrialdeetan deskribatzen dira, baina horrek ez du esan nahi banaketa bide bietan eskura daitezkeenik (adibidez, App bidez baino ezin da "erronketan" parte hartu).

2.2 Kontu bat sortzea

Fidelizazio Programarekin bat egiteko, aurreko 2. apartatuaren arabera, kontu bat sortu beharko duzu. Kontu bat sortuta, dagokion Fidelizazio Txartela sortuko da automatikoki.

Era berean, kontu bat sortzeko, zure izenean lehenago egin dugun Fidelizazio Txarteleko erreferentziak erabil ditzakezu (hau da, Fidelizazio Txarteleko barra-kodearen azpian dagoen kodea sartu edo barra-kodea eskaneatu), eta gero zure datu pertsonalak (hau da, izen-abizenak eta helbide elektronikoa) baieztatu behar dituzu.

Kontua behin sortuta, zure izenean (hala badagokio, kontua sortu aurretik) egin dugun Fidelizazio Txartelari automatikoki lotu eta esleituko zaio.

2023ko martxoaren 14az geroztik, Fidelizazio Txartel guztiak birtualak dira.

Aipatutako dataren aurretik egindako Fidelizazio Txartelak baliogabetu egingo dira eta –Fidelizazio Programari onurak ateratzen jarraitzeko– Webgunean edo App bidez kontu bat sortu beharko duzu. Horretarako, kontua sortzeko, zure Fidelizazio Txartelaren erreferentziak erabil ditzakezu, 2.2 apartatuan azaltzen den prozesuari jarraikiz.

2.3 Zure kontuaren kudeaketa

Fidelizazio Txartelari esker, Merkataritza Guneetan eskaintzen diren zerbitzuak erabili ahal izango dituzu.

Fidelizazio Programa eta Fidelizazio Txartela pertsona fisikoentzat baino ez direla, soilik helburu partikularrekin eta ez profesionalekin erabil daitezkeela eta ezingo direla besterendu onartzen duzu. Fidelizazio Txartela inola ere ez da ordainketa-txartela.

 2.4 Zure Komunitatearen kudeaketa

Komunitate bat hautatuz gero, bere interesekin zerikusia duten edukiak jaso eta partekatu ahal izango dituzu.

Zure Komunitatearentzat pertsonalizatutako edukiak hasieran agertuko zaizkizu Webgunean eta App-ean; hala ere, beste Komunitateentzako edukiak ere begiratu ahal izango dituzu, kide izan gabe, dagokion Komunitatearen izenean zuzenean klik egiten baduzu. Zure Komunitatea nahi duzunean alda dezakezu zure kontuaren bidez.

2.5 Baldintza partikularrak

2.5.1 Gauzak dohaintzan emateko plataforma

Fidelizazio Programak gauzak dohaintzan emateko GEEV plataforma erabiltzeko aukera ematen dizu. Plataforma hori Frantzian bakarrik erabil daiteke eta soilik Frantzian gauzak dohaintzan ematea eta jasotzea ahalbidetzen du. Plataforma erabili nahi baduzu, GEEVri zure izen-abizenak, posta elektronikoko helbidea eta posta-helbidea bidaliko dizkiogu, GEEV plataformak zuretzako GEEV Premium+ kontu bat sor dezan. Kasu horretan, GEEVren erabilera-baldintzak bete beharko dituzu eta zure datu pertsonalen tratamendua GEEVren Pribatutasun Politikaren arabera egingo da; azken hori bere webgunean egongo da eskuragai. Zentzu horretan, GEEV Tratamenduaren Arduradun independente gisa arituko da zure datu pertsonalen nahitaezko tratamendurako.

2.5.1 Urrats-kontagailuaren erronka

 

Leialtasun-programako kideentzat urrats-kontagailuaren erronka antolatzen dugu.


Erronkaren arauetara iristeko, informazioa lortzeko eta hura arautzen duten baldintzak ezagutzeko (hau da, zein merkataritza-gunek parte hartzen duen, erronkaren data, sari-ordainketa, etab.).
), kontsultatu App-a.

C ATALA – ERRESUMA BATUKO MERKATARITZA GUNEEI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

Baldintza partikular hauek Erresuma Batuko (jarraian adierazitakoaren arabera) Merkataritza Guneek eskaintzen dituzten Zerbitzu jakin batzuei aplikatzen zaizkie eta lehenago ezarri diren Baldintza Orokorrekin batera aplikatu behar dira (azken horiek Baldintza Partikular hauetan txertaturik daudela joko da). Baldintza Orokorren eta dagozkion Baldintza Partikularren artean kontraesanik egonez gero, dagozkion Baldintza Partikularrak lehenetsiko dira Baldintza Orokorren gainetik.

Aurkibidea

1............................................................................................................. Orokorrak. 17

2.................................. Erresuma Batuko Merkataritza Guneetan sartzeko baldintzak. 17

3............................................................................................... Plano interaktiboak. 19

4................................................................... Westfield-en Smart Parking zerbitzuak. 20

 

1.      Orokorrak

Txartela erabiltzeko baimena. Kontu bat sortzerakoan, baliteke ordainketa-txartel bat gehitu behar izatea, Zerbitzuetako batzuk ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.

Zure ordainketa-txartela kontuan gehitu edo txarteleko datuak eguneratu ondoren txartela egiaztatzeko, "baimentzeko atxikipena" zordundu ahal izango dugu txartel horretan, diru-kopuru txikikoa. Zenbateko hori inoiz ez da benetan kenduko zure kontutik, baina baliteke “egin gabeko” zordunketa –baimendutako zenbatekoari dagokiona– ikusiko duzula. Adibidez, baliteke zure bankuko kontu-laburpenean edo txarteleko mugimenduen zerrendan 1£-ko edo txikiagoko zenbateko bat kobratzeko aldi baterako baimena agertzea. Kargu horrek ez du zerikusirik izango Zerbitzuak erabiliz egin ditzakezun ordainketekin, hau da, ez da lotuta egongo aparkamendu inteligentearen edo beste zerbitzu baten ordainketa bati. Zure ordainketa-txartela jaulki duen banketxea beste herrialde batean badago, antzeko zenbatekoa, baina tokiko monetan dagoena ikusiko duzu kobratu gabeko kargu gisa.

Baimentzeko atxikipena berehala ezeztatzen badugu ere, baliteke ordainketa-txartela jaulki duen banketxeak lanegun batzuk behar izatea zure kontutik kentzeko; egiazko epeak zure bankuak duen politikaren araberakoak izango dira.

Baimentzeko atxikipen horiek ordainketa-txartelak baimenik gabe erabiltzearen ondoriozko iruzurrezko jardueretatik babesteko eta gehitu duzun txartela ordaindu beharreko zerbitzuak ordaintzeko erabil daitekeela bermatzeko egiten ditugu. Zure kontu-laburpeneko mugimendu zehatz bat egiaztatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure bankuarekin zuzenean.

2.      FIDELIZAZIO PROGRAMA

2.1   Eskuragarritasuna

Fidelizazio Programarekin lotutako zerbitzuak soilik hamasei (16) urtetik gorako erabiltzaileei eskaintzen zaizkie eta erabiltzaile horiek baino ezin dituzte zerbitzuok erabili.

16 urte baino gutxiago badituzu, mesedez, berehala utz iezaiozu Fidelizazio Programa erabiltzeari. Fidelizazio Programa erabiliz edo erabiltzen saiatuz gero, gutxienez 16 urte dituzula ziurtatzen duzu.

Baldintza Partikular hauetan aipatzen den Fidelizazio Programa Europar Batasuneko Merkataritza Gune guztietan dago eskuragai, honako hauetan izan ezik: Parisen dauden Carrousel du Louvre Merkataritza Guneak; eta Alemaniako Palais Vest, Gera Arcaden, Düsseldorf Arcaden, Schönhauser Allee Arcaden, NordWestZentrum, Wilma shoppen, Breuningerland Ludwigsburg, Neukölln Arcaden, Leine-Center Laatzen, Breuningerland Sindelfingen merkataritza-guneak.

Fidelizazio Programaren markoan eskaintzen diren zerbitzuak Webgunean eta/edo App-ean horretarako sortu diren orrialdeetan deskribatzen dira, baina horrek ez du esan nahi banaketa bide bietan eskura daitezkeenik (adibidez, App bidez baino ezin da "erronketan" parte hartu).

2.2   Kontu bat sortzea

Fidelizazio Programarekin bat egiteko, aurreko 2. apartatuaren arabera, kontu bat sortu beharko duzu. Kontu bat sortuta, dagokion Fidelizazio Txartela sortuko da automatikoki.

 

Era berean, kontu bat sortzeko, zure izenean lehenago egin dugun Fidelizazio Txarteleko erreferentziak erabil ditzakezu (hau da, Fidelizazio Txarteleko barra-kodearen azpian dagoen kodea sartu edo barra-kodea eskaneatu), eta gero zure datu pertsonalak (hau da, izen-abizenak eta helbide elektronikoa) baieztatu behar dituzu.

Kontua behin sortuta, zure izenean (hala badagokio, kontua sortu aurretik) egin dugun Fidelizazio Txartelari automatikoki lotu eta esleituko zaio.

2.3   Zure kontuaren kudeaketa

Fidelizazio Txartelari esker, Fidelizazio Programaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak eta dagozkion Merkataritza Guneetan eskura daitezken zerbitzuak erabili ahal izango dituzu.

 

Fidelizazio Programa eta Fidelizazio Txartela pertsona fisikoentzat baino ez direla, soilik helburu partikularrekin eta ez profesionalekin erabil daitezkeela eta ezingo direla besterendu onartzen duzu. Fidelizazio Txartela inola ere ez da ordainketa-txartela.

2.4   Zure Komunitatearen kudeaketa

Komunitate bat hautatuz gero, bere interesekin zerikusia duten edukiak jaso eta partekatu ahal izango dituzu.

Zure Komunitatearentzat pertsonalizatutako edukiak hasieran agertuko zaizkizu Webgunean eta App-ean; hala ere, beste Komunitateentzako edukiak ere begiratu ahal izango dituzu, kide izan gabe, dagokion Komunitatearen izenean zuzenean klik egiten baduzu. Zure Komunitatea nahi duzunean alda dezakezu zure kontuaren bidez.

2.5   Urrats-kontagailuaren erronka

 

Leialtasun-programako kideentzat urrats-kontagailuaren erronka antolatzen dugu.

 

Erronkaren arauetara iristeko, informazioa lortzeko eta hura arautzen duten baldintzak ezagutzeko (hau da, zein merkataritza-gunek parte hartzen duen, erronkaren data, sari-ordainketa, etab.). ), kontsultatu App-a.

3.      Erresuma Batuko Merkataritza Guneetan sartzeko baldintzak

·        Segurtasun-zaindariek –uniformean eta kale-jantzian– eguneko 24 orduz lan egiten dute Westfield London eta Westfield Stratford City Merkataritza Guneetan.

·        Westfield London eta Westfield Stratford City-n polizia agenteak –uniformean eta kale-jantzian– ibiltzen dira.

·        Erretzea debekatuta dago Merkataritza Guneetan.

·        Merkataritza Guneen barruan itsu-txakurrak baino ez dira onartzen.

·        CCTV sistema erabiltzen dugu zure segurtasunerako. Westfield Europe Limited-ek kontrolatzen du sistema. Zure datu pertsonalak segurtasun- eta babes-helburuekin tratatzeko moduari buruz gehiago jakiteko, zure eskubideak eta gurekin harremanetan jartzeko modua ezagutzeko, irakurri gure pribatutasun-adierazpena.

·        Debekatuta dago argazkiak baimenik gabe egitea Merkataritza Guneen barruan.

·        Debekatuta dago bizikletak, gurpil-oholak, patineteak eta bestelako aisialdiko garraio-gailuak erabiltzea Merkataritza Guneen barruan.

4.      Plano interaktiboak

Webgunearen bidez, toki interesgarriak aurkitzeko aukera eskaintzen dizugu eta Erresuma Batuko Merkataritza Guneetan orientatzen laguntzen dizugu (“Plano Interaktiboak”).

Ahal den guztia egiten dugu gure Plano Interaktiboetan informazio eguneratuena eskaintzeko, horien zehaztasuna bermatu ezin badugu ere.

5.      Westfield-en SMART PARKING zerbitzuak

Ondoko baldintza partikularrak (“Smart Parking-en Baldintzak”) Erresuma Batuko Merkataritza Guneetan erabil dezakezun aparkamendu inteligentearen zerbitzuaren (“Smart Parking Zerbitzua”) erabilerari dagozkio.

Aparkamendu Inteligentea (“Smart Parking”) Westfield London-en eta Westfield Stratford City-n eskaintzen dugu. Begiratu Webgunean, Erresuma Batuan bisitatzen duzun Merkataritza Gunean Smart Parking zerbitzuaren eskuragarritasunari buruzko informazio xehatua eskuratzeko.

Izena ematea

Smart Parking Zerbitzuen funtzio jakin batzuk erabili aurretik, kontu bat sortu behar duzu Webgunearen edo App-aren bidez. Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri gorago ezarri diren Baldintza Orokorrak. Era berean, Smart Parking Zerbitzuak erabiltzeko, izena emateko online formularioa bete beharko duzu. Smart Parking Zerbitzuak erabiltzeko, 18 urtetik gorakoa izan eta Erresuma Batuan onargarria den gidabaimena eduki behar duzu. Smart Parking zerbitzuan izena emateari gure irizpide esklusiboa baliatuz uko egiteko eskubidea gordetzen dugu. Smart Parking zerbitzuaren Baldintzetako bat bete ezean, egindako izen-ematea automatikoki ezeztatuko da.

Smart Parking Zerbitzuak baliatuz aparkatzen duzun bitartean, ezingo duzu bestelako aparkaleku-eskaintzarik erabili.

Matrikula automatikoki ezagutzeko sistema (“ANPR”) duen Smart Parking zerbitzua erabiltzea

Westfield London edo Westfield Stratford guneetako aparkalekuan matrikulak ezagutzeko funtzioa erabiliz sartzen den erabiltzaile orok metodo bera baliatuz irten beharko du aparkalekutik. Aparkaleku-eskaintza bat erabili ezin baduzu, ez gara egoera horrek eragin ditzakeen galeren erantzule.

Westfield London-en eta Westfield Stratford City-n Smart Parking Zerbitzuak erabiltzea

Westfield London eta Westfield Stratford-eko aparkalekuetan Smart Parking Zerbitzuen bidez sartu nahi izanez gero, Westfield London-eko Aparkalekuaren Baldintzak (hemen) eta Westfield Stratford City-ko Aparkalekuaren Baldintzak (hemen) bete behar dira. Baldintza horiek Westfield London eta Westfield Stratford City-ko aparkalekuetako bulegoetan ere jarrita daude.

Prezioak

Smart Parking Zerbitzuek Westfield London edo Westfield Stratford-eko aparkalekuetan tarifa murriztua ordainduz aparkatzeko eskubidea ematen diote zerbitzuan izena eman duen erabiltzaileari. Aipatu tarifak hemen ikus daitezke:

- Westfield London: https://uk.westfield.com/london/parking-how-it-works

- Westfield Stratford: https://uk.westfield.com/stratfordcity/parking-how-it-works

Smart Parking zerbitzuko tarifak aldatzen diren bakoitzean, horren berri jasoko duzu zure kontuari lotutako helbide elektronikoaren bidez. Ziurtatu zure kontuko datuak une guztietan zuzenak direla, mezu horiek jaso ahal izateko.

Erregistratutako ibilgailua aparkalekuan sartzen eta irteten den bakoitzean, dagokion tarifa erregistratutako ordainketa-txartelean kargatuko da. Zure ordainketa-txartelaren laburpenean karguak Commerz Real Investmentgesellschaft mbH - Westfield enpresak edo Westfield Stratford City Car Park-ek prozesatu dituela agertuko da, bisitatu duzun Merkataritza Gunearen arabera. Aparkalekuko tarifa zure ordainketa-txartelean kargatzea onartu ezean, baimena ematen diguzu kobratu gabeko kostua Smart Parking Zerbitzuekin erabiltzeko gehituko duzun ordainketa-txartel berrian zorduntzeko. Smart Parking Zerbitzuak erabiltzea ordaindu gabe dagoen saldoa ordainketa-txartel berrian kitatu arte eragozteko eskubidea izango dugu.

Smart Parking Zerbitzuak ezingo dira erabili beste eskaintza batekin batera

Aparkalekuan Smart Parking Zerbitzuetan erregistratuta dagoen ibilgailu batean sartzen bazara, dagokion Smart Parking tarifa irtetean kobratuko zaizu.

 


 

D ATALA – ESTATU BATUETAKO MERKATARITZA GUNEEI APLIKATU BEHARREKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

 

Baldintza partikular hauek Estatu Batuetan dauden Merkataritza Guneetan eskainitako Zerbitzuei aplikatzen zaizkie eta lehenago ezarri diren Baldintza Orokorrekin batera aplikatu behar dira. Baldintza Orokorren eta D atal honetan ezarritako Baldintza Partikularren artean kontraesanik egonez gero, D atal honetako Baldintza Partikularrak lehenetsiko dira Baldintza Orokorren gainetik.

MATRIKULAK AUTOMATIKOKI EZAGUTZEKO SISTEMA (ALPR)

Matrikulak automatikoki ezagutzeko teknologia (“ALPR”) erabiltzen dugu Estatu Batuetan dauden gure Merkataritza Guneetako batzuetan. Irakur itzazu ALPR sistemaren erabilerari eta pribatutasunari buruzko politika hauek, informazio zehatzagoa jasotzeko:

·        Westfield Century City-ren politika, ALPR sistemaren erabilerari eta pribatutasunari dagokionez

·        Westfield UTC-ren politika, ALPR sistemaren erabilerari eta pribatutasunari dagokionez

·        Westfield Valley Fair-en politika, ALPR sistemaren erabilerari eta pribatutasunari dagokionez