Second Step, zapatilak konpontzeko ekimen jasangarria

  • Sustainability
Albisteari buruz

Garberan etorkizun jasangarriago bat eraikitzen laguntzen duten ekimenen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Horregatik, Second Step hartzen dugu gurean: Alema Sáenz eta Jon Peral LEINNeko bi ikaslek gidatutako ekonomia zirkularreko eta elkartasunezko proiektua. Helburua erabilitako kirol-zapatilak biltzea, konpontzea, berriz egokitzea eta bigarren aukera bat ematea da. Ekimen honi esker, beren zikloa amaitu dutela diruditen pare horiek baliabide baliotsu bihur daitezke, eta goizegi zaborretan amaitzea saihestu.

Second Step ekimenak erabilitako kirol-zapatilak jasotzen ditu, betiere berreskuratu eta berrerabili daitezkeen egoeran badaude.

✅ Erabilitako zapatilak ✅ Erabileraren ondoriozko higadura dutenak ✅ Urradura edo marka txikiak dituztenak

❌ Hautsita edo konpondu ezin diren zapatilak ❌ Gehiegi hondatutako oinetakoak

📍 Hurbildu Garberako Bezeroarentzako Arreta Guneko edukiontzira eta eman bigarren bizitza bat zure zapatilei. Elkarrekin urrats bat gehiago ematen dugu etorkizun jasangarriago baten alde.