Garberan ozeanoaren kontserbazioa sustatzen dugu CIMASUBen erakusketa berri batekin
- Entertainment

Ekitaldiari buruz
Garbera eta Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa (CIMASUB) berriro elkartu dira, ozeanoaren kontserbazioa sustatzeko, biodibertsitatea erakusteko eta giza jardueraren ondorioz bizi duen egoera kritikoaz ohartarazteko. Urriaren 31tik azaroaren 16ra arte, kalitate artistiko handiko 24 argazki ikusgai izango dira zentroan.
Jaialdi honek 50 argazkilari baino gehiago bildu ditu azken edizioan, hainbat herrialdetakoak, eta 500 irudi baino gehiago aurkeztu dituzte urteko lehiaketara. Argazki nabarmenenak bi astez egongo dira Garberan, bisitariek itsas paisaien edertasuna ikusi ahal izan dezaten.
Artista sarituen artean daude Joan Barcia Ubeda (Bartzelona), Urrezko Baranda irabazi zuena; Daniel Sly (Australia), Zilarrezko Baranda irabazi zuena; eta Miguel Ramirez (Frantzia), Brontzezko Baranda irabazi zuena. Halaber, Isaias Cruzek (Nafarroa) UICN saria jaso du, eta Felix Aguadok (Gipuzkoa) Kantauriko galeria onena izateagatik. Nazioarteko argazkilari ospetsuen lanak ere biltzen ditu erakusketak, besteak beste, Gabriel Jensen (Estatu Batuak), Aldo Gustavo Galante (Argentina), Bingqian Gao (Txina) eta Michal Štrosenak (Txekiar Errepublika).
“Irudi bakoitza ozeanoaren handitasunaren lekuko bisuala da, eta bertako ekosistemak babesteko beharraz hausnartzeko gonbita. Beren balio artistikoaz harago, hezkuntza eta ingurumen osagai sakona dute argazki hauek. Horien bidez, publikoa itsaspeko munduaren hauskortasunaz eta klima-aldaketari eta itsas kutsadurari aurre egiteko premiaz sentsibilizatzea bilatzen da”, adierazi dute CIMASUBeko antolatzaileek.
CIMASUBen erakusketa Garberara iristen den laugarren aldia da. “Uste dugu aukera paregabea dela gure bisitariek itsasoko bizitzaren sekretuak ezagutu ditzaten, bai eta klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurreko kontzientziazioa areagotzeko ere. Argazki hauek jokoan dagoenaren oroigarri bisuala dira”, Nuria Vegas gure gerentearen hitzetan.
Zuen zain gaude!
Artikulu hau gustatu zaizu?
Baloratu gaitzazu positiboki HEMEN!