DOMINGOS Y FESTIVOS ABIERTO
DOMINGOS Y FESTIVOS ABIERTO

Restaurantes y cines. Tiendas cerradas. Consulta horarios

SCOTTA 1985, D-UÑAS, TIENDANIMAL, TEA SHOP, BOB HAIRSTORES ETA NATURA: SEI DENDA BERRI GARBERAN

Garberak bere eskaintza zabaltzen jarraitzen du eta, maiatzaren amaierako azken inaugurazioaz geroztik sei denda berri jasoko ditu: Scotta 1985, D-Uñas, Tiendanimal, Tea Shop, Bob Hairstores eta Natura.

Iristen lehena Scotta 1985 izan zen. Joan den urriaren 25ean zabaldu zituen ateak gizonezkoen moda-dendak. Estilo-proposamen bere-berea du gizon «abenturazale eta kirolarientzat» eta baita haurrentzat ere. Kalitatezko bildumak ditu, kolore bizikoak eta molde informalekoak. Bere diseinuetan gero eta pisu handiagoa dute ehun jasangarriek, marka "konprometituta" baitago ingurumenarekin eta moda arduratsuarekin.

Halaber, Garberara iritsi berria da D-Uñas ere. Edertasun pertsonalerako eta eskuak eta azazkalak zaintzeko produktu eta zerbitzu berriak eskaintzen ditu, berrikuntzan, moldagarritasunean, jasangarritasunean, segurtasunean eta osasungarritasunean oinarrituta.

Gabonetan zehar, Garberan izango da Tiendanimal. Hitz eman dutenez, maskoten zaleen erosketa-esperientzia "hobetuko" dute. Establezimendu horrek animalientzako mota guztietako produktuak eta kalitate handiko osagarriak eskainiko ditu.

Denda berri horiei gehituko zaie Tea Shop, terik “onenak” maite dituzten bezeroentzako establezimendua. Bertan aurkituko dituzue ontziratu gabeko te mota guztiak, matcha, rooibos, infusioak eta osagarriak, beste produktu askoren artean.

Era berean, Bob Hairstoresek ilea zaintzen duen establezimendua irekiko du Garberan, “profesionalek erabiltzen dituzten” produktu eta artikuluekin.

Azkenik, 1992an sortutako Natura dendak ere irekiko ditu ateak, bisitariak «axolagabe ez uzteko» helburuarekin. Denda «inspiratzailea eta aromatikoa» aurkituko dute bezeroek, liburuak, dekorazio-osagarriak eta objetu “originalak” dituena.